XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZERTAN DATZA IKAKO JOKABIDEA?.

Jakingarri au Azkuek argituko dausku: .

Au da: I , bigarren pertsonako izenorde ori, bereak ez diran adizkietan, maitez, biotzez edo txeraz (afectuosamente) tarteko egiten da.

Izan be, bitxiak dira begiratu batez egite-erazko orain-aldian darabilguzan ikako jokoak: (Ni etorri) nok / non (nona).

(i etorri) az / az.

(a etorri) dok / don.

(gu etorri) gozak- / gozan (gaittuk / gaittun).

(areek etorri) dozak / dozan (dittuk / dittun).

Azkuek esanaren arabera, bigarren pertsonako jokoa (az) ez, besteak izango litzatekez ikakoak, az adizkia bigarren pertsonari berez-berez dagokiona da-ta.

Adizkiotan gauza arrigarri bat daukagu: aditz laguntzaillearen aldakuntza.

Ots:
Az adizkia izan igarogatxeko (intransitiboko) laguntzaillearen jokoa da.

Beste guztiak, ostera, ukan (edun) igarokariko (transitiboko) laguntzaillearenak.

Igarogatxeko jokoak izan eta laguntzaille igarokaria erabilli.

Benetan arrigarria!.

(Obeto: euskeraren joskerari gagokiozala, ez da arrigarria, baiña ez noa sakonera joten, luze egingo litzakit-eta) .

ZER DALA-TA LAGUNTZAILLEEN ALDATZE AU?.

Azkuek dirakuskunez, izan laguntzaille igarogatxak ez dauko ikako adizkirik.

Izan, dirausku berak, sustantivo absoluto da, eta ukan, barriz, sustantivo relativo.

Bizkaieraren barrutiari bagagokioz, leen-aldian ikako jokotzat agertzen eta erabilten diran adizkiak (nintzoan / nintzonan, zoan / zonan, gintzoazan / gintzonazan, zoazan / zonazan) ez litzatekez berez ikako jokoak izango, zukakoak baiño, orain-aldiko nok / non, dok / don... jokoetako o erantsiz zerbait aldatuta, izan laguntzaille igarogatxak ez dauko-ta, Azkuek diñoskunez, ikako jokorik.

Gipuzkeraz, adibidez, leen-aldiko ikako jokoak nindukan / nindunan, eta abar dira, au da, ukan laguntzaillearen eta Azkueren esanez, sustantivo relativo dalakoarenak.

IKAKO JOKOAK BITARIKOAK DIRA.

Bitarikoak, bai.

Batzuk i izenordeari (bigarren pertsonari) dagokiozak.

Au da:
I izenordea esaldiaren NOR, NORK edo NORI danean, sortzen diranak.